Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 18 iraila, 2020 Berrikuntza Digitalizazioa I+G Nazioartekotzea Alemania Erresuma Batua Errusia Europa Fast Track Innobideak programa Industria adimenduna Irlanda Italia Polonia eta Ukrainia Smart Industry Programa Txekiar Errepublika eta Eslovakia

Ceitek industria aeronautikoaren arriskua murrizteko eta sortzen ari diren teknologiekin hegazkin arinagoak sortzeko nazioarteko proiektu baten lidergoa hartu

AssAssiNN proiektuak eskuzko mihiztatze-prozesuak optimizatuko ditu, adimen artifiziala eta elkarlaneko robotika bezalako teknologiak erabiliz .
Ceit lidera un proyecto internacional para reducir el riesgo de la industria aeronáutica

Ceitek, BRTA euskal aliantzako kideak, mihiztatzeko eskuzko eragiketak optimizatzeko eta industria aeronautikoan kalitate-kontrolak egiteko proiektu bat koordinatuko du, gailentzen ari diren teknologiak erabiliz, hala nola adimen artifiziala, sare neuronal artifizialak, errealitate misto eta areagotua eta robotika kolaboratiboa.  

AssAssiNN izeneko proiektuak funtzio anitzeko mihiztatze-gela bat garatuko du, errealitate misto eta areagotua erabiliz, muntaketa eta ikuskapen-prozesuan parte hartzen duten profesionalei orientazioa emango die. ”Langileak lagunduko dituen ko-robot bat egongo da, sare neuronaletan oinarritutako adimen artifizialeko algoritmo batek emaitzen kalitatea egiaztatzen duen bitartean”, azaldu du Aiert Amundarain Ceiteko Industria 4.0 Sistema Adimendunen taldeko ikertzaileak, ”horrela, langileek ez dituzte lan errepikakorrenak eta astunenak egin beharko”.  

Proiektu hau CleanSky 2 planaren barruan dago, Europar Batasunaren Horizon 2020 ikerketa eta berrikuntzako programaren esparruan, eta mihiztatze-prozesuak optimizatzeko tresnak garatzea du helburu. Amundarainen arabera, “adimen artifizialaren bidez monitorizatuko dira, etorkizun hurbilean akatsik gabeko mihiztatze prozesuetara iristeko”. 

Horrela, AssAssiNNren inplementazioaren bidez “ekoizpen prozesu eraginkorrago bat sortu nahi da, hegazkin arinagoak lortzeko, erregaiaren gastua txikiagoa izan dadin”, adierazi du Ceitek. Aldi berean, “egituraren integrazioa eta funtzio anitzeko materialak areagotuko dira, ingurumen-inpaktua murriztuko da eta hegazkinen bizitza erabilgarria luzatuko da”. 

Ceitekin batera, Suitzako SUPSI ikerketa zentroak eta Italiako HB Technology aeronautika ingeniaritzak parte hartzen dute proiektu honen garapenean.Aurrerapenak Leonardo Aeronautics Napoliko lantegian ezarriko dituzte,  proiektuaren helburuak finkatzen dituen konpainia, 2021eko bigarren erditik 2022ko lehen erdira arte.

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Hori dena Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako programen bidez lortzen da, eta horien informazioa hemen dago eskuragarri. hemen dago eskuragarri.

Lotutako albisteak

2 uztaila, 2024 Berrikuntza
‘Belk+’, mugikortasunerako laguntza pertsonaleko lehen exoeskeleto adimenduna
Irakurri gehiago
27 ekaina, 2024 Berrikuntza
Gaztaren Institutuak gazta eta esne gordinaren aldeko apustua egin du, berrikuntzarako ibilgailu gisa
Irakurri gehiago
21 ekaina, 2024 Berrikuntza
Okatt empresak konponbide fidagarriak eta neurrira egindakoak eskaintzen ditu jasotze-sektorearen konplexutasun berrien aurrean
Irakurri gehiago
19 ekaina, 2024 Berrikuntza
KEM ONE saritu dute Espainiako Industria Kimikoaren Enpresa Federazioaren azken Segurtasun Sarietan
Irakurri gehiago
18 ekaina, 2024 Berrikuntza
Innobasquek adimen artifizialeko eta AA sortzaileko kasu praktikoen deialdia egin du hurrengo Global Innovation Day jardunaldirako
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak